Gizartea -

Hezkuntza

Uriarte: 'Heziberri hobetzeko bidea da, baina ez LOMCEren aurkakoa'

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Euskal Kurrikulumaren Marko Pedagogikoa aurkeztu du, "Heziberri 2020" egitasmoren lehen proiektua.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Arantza Aurrekoetxea, sailburuordea. Argazkia: EFE
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Arantza Aurrekoetxea, sailburuordea. Argazkia: EFE
Hezkuntza curriculum berriak martxan nahi ditu Jaurlaritzak

1:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak azaldu du "Heziberri 2020" egitasmoa Eusko Jaurlaritzak hezkuntza sistema hobetzeko duen bidea dela eta ez LOMCEren "aurka egiteko erreminta bat".

Sailburuak Euskal Kurrikulumaren Marko Pedagogikoa aurkeztu du. Hezkuntza Sailak sustatutako "Heziberri 2020" egitasmoaren lehen proiektua da hori, bigarrena kurrikulumen dekretuak diseinatzea izango da eta hirugarrena, Euskal Hezkuntza Legea sortzea.

Hedabideei eskainitako agerraldi batean, dokumentu hori euskal hezkuntza sistemako agenteekin egindako lanaren emaitza dela esan du Uriartek.

Dokumentuak bost ildo estrategiko ditu: aniztasuna, irakasleen etengabeko prestakuntza, material didaktikoak, zentroen autonomia eta berrikuntza.

Lehen fasea amaitu ostean, "Heziberri 2020" egitasmoaren hurrengo pausoa dekretuak egitea izango da. Helburua 2015-2016 ikasturtean ezartzea da eta, hortaz, Uriartek azaldu du urte amaierarako amaituko dituztela.

Dekretu horiek LOMCEren errege dekretuen aurkakoak izango diren galdetu ostean, Eusko Jaurlaritzak hezkuntza sistemaren hobekuntzan urtebete lanean daramala adierazi du sailburuak.

Euskadik LOMCEren helburuak gainditzen dituela esan du Uriartek, eta "Heziberri 2020" egitasmoak "gaur egungo emaitzak hobetu" eta lege organikoak jasotzen dituenak hobetu nahi dituela zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza Lege Berria albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa