Gizartea -
Gertakaria
Mungian galdu den adinekoaren bila jarraitzen dute
Ez dago 82 urteko gizonaren berririk aurreko larunbatean mendira joan zenetik.
Erredakzioa
Ertzaintzak Mungiako 82 urteko gizonezko bat bilatzeko lanei ekin die berriro gaur goizean. Adinekoa mendira joan zen larunbatean, eta ordutik ez dute haren berririk.
Ehun bat lagun ari dira parte hartzen gizona bilatzeko lanetan, larrialdietako zerbitzuek jakitera eman dutenez. Gaur, goizeko zortzietan hasi dira haren bila, bi egun eta erdiko lanek ez baitute oraindik emaitzarik eman.
Gizona azken aldiz ikusi zutenean hainbat txakurrekin zihoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea