Gizartea -

Immigrazioaren drama

14 etorkin ito dira, Ceutan sartzeko saiakera masibo batean

400 pertsona inguru Marokotik Espainian sartzen saiatu dira. Horietako askok itsasora salto egin dute, herrialde horretako poliziengandik ihesi.

Ceuta
Ceuta
Zortzi etorkin hil dira Ceutako kostaldean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 14 pertsona itota hil dira gaur goizean, Marokotik Ceutan sartzeko saiakera masibo batean. Hain zuzen ere, 400 etorkin inguru saiatu dira Espainian barrena egiten.

Tragedia 07:00etan gertatu da. Ordu horretan, etorkinak Ceutako mugara hurbildu dira, Marokoko mendietatik, eta herrialde horretako Poliziak horien aurka egin du.

Horren ondorioz, etorkinak hainbat taldetan banandu dira. Horietako asko errepidetik saiatu dira Ceutan sartzen, baina beste askok itsasora salto egin dute, agenteengandik ihesi.

Antza denez, aipatu 14 pertsonak itota hil dira, baina agintariek ez dute baztertzen norbait jende-oldean jasotako kolpeen ondorioz hil izana.

Etorkinek ez dute lortu Ceutan sartzea, Marokoko Poliziak galarazi egin dielako mugan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Espainia bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Maroko Itotzeak