Gizartea -
Minbiziaren aurkako eguna
Minbiziak heriotza-arrazoi nagusia izaten jarraitzen du EAEn
Gaur egun adituek prebentzioa nabarmentzen jarraitzen dute. Halaber, Munduko Osasun Erakundearen arabera, datozen 20 urteetan bikoiztu egingo da horren eragina.
Erredakzioa
Astearte honetan, minbiziaren kontrako munduko eguna izanik, minbiziak EAEn heriotza arrazoi nagusia izaten jarraitzen duela gogorarazi dute medikuek. Urtean 6.200 pertsona hiltzen dira gaixotasun horregatik.
Gaur egun adituek prebentzioa nabarmentzen jarraitzen dute. Halaber, Mundu Osasun Erakundearen arabera, datozen 20 urteetan bikoiztu egingo da horren eragina.
Boluntarioek minbizia duten gaixoei lagunduko diete Galdakaoko Ospitalean
Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteko Boluntarioek minbizia duten gaixoen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dute Galdakaoko Ospitalean (Bizkaia).
Basurtuko (Bilbo), Gurutzetako (Bizkaia), Arabako eta Donostiako ospitaleek antzeko hitzarmenak dituzte lehendik ere.