Gizartea -

Zaborra

Debabarrenak eta San Markosek hondakinen partzuergoa salatuko dute

Horrela, erraustegiaren eraikuntza gelditzeko ustez eman zuten 13 milioi euroko kalte-ordaina berreskuratu nahi dute.

Denis Itxaso San Markos mankomunikatearean presidentea. Argazkia: EiTB
Denis Itxaso San Markos mankomunikatearean presidentea.
Denis Itxaso San Markos mankomunikatearean presidentea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Debabarreneko Mankomunitateak eta San Markos Mankomunitateak salaketa jarriko dute Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren kontra, erraustegiaren eraikuntza gelditzeko ustez eman zuten 13 milioi euroko kalte-ordaina berreskuratzeko.

Arcadio Benitez eta Denis Itxaso bi erakundeetako presidenteek iragarri dute neurria prentsaurreko batean, eta erraustegiaren proiektua gelditzeko erabakia gipuzkoarren "interes orokorren kontrakoa" dela salatu dute.

Gainera, "lanak geldirik egon arren" Partzuergoak "kuota berdina kobratzen" jarraitzen duela, eta herritarrek "erraustegia eraikitzen ariko balira bezala ordaintzen dutela" kritikatu dute.

Bi ordezkariek 13 milioiko kalte-ordaina aipatu badute ere, Partzuergoak azaroan esan zuen 8 milioi eurokoa izango zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Gipuzkoa Salaketak berriak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa Hondakinen berrerabilpena