Gizartea -

Merchandising

'50 shades of Grey' liburuko jostailu erotikoak, farmaziatan salgai

Lubrikanteak, bola txinatarrak, mozorroak, love eraztunak, eta olio aromatikoak dira, besteak beste, E. L. James idazle britainiarraren liburuak proposatzen dituen jostailuak.

Jamie Dornan eta Dakota Johnson, '50 shades of Grey' pelikula protagonistak. Argazkia: EiTB
Jamie Dornan eta Dakota Johnson, '50 shades of Grey' pelikula protagonistak. Argazkia: EiTB
Jamie Dornan eta Dakota Johnson, '50 shades of Grey' pelikula protagonistak. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 shades of Grey trilogia arrakastatsuan deskribatzen diren produktu erotikoek irakurleen jakinmina piztu dute. Orain, jostailu horiek Espainiako farmazietan salgai jarriko dituzte.

Lubrikanteak, bola txinatarrak, mozorroak, love eraztunak, eta olio aromatikoak dira, besteak beste, E. L. James idazle britainiarraren liburuak proposatzen dituen jostailuak.

Lovehoney etxeak kaleratuko ditu 50 shades of Grey trilogiako produktu ofizialak, eta, azaldu duenaren arabera, liburuen egilearekin elkarlanean diseinatu dituzte.

Proiektuaren arduradunen esanetan, 75 milioi ale baino gehiago saldu dituen 50 shades of Grey trilogiak "ikuspegi sexuala aldatu du eta emakume asko logelan jarduera sexual desberdinen bidean jarri ditu".

Produktuak diseinatu baino lehen, Lovehoney enpresak inkesta bat egin du Erresuma Batuan. Ikerketa horren arabera, partehartzaileen % 21ek jostailu erotikoak probatu nahiko lituzkete (bikotekidea ados balego), eta % 16k dagoeneko erabiltzen dituztela onartu dute.

Inkesta beraren arabera, gehien erabiltzen diren produktuak olioak eta lubrikanteak, bilurrak eta mozorroak dira.

Horrez gain, bikoteen % 39k etxeko objektuak erabiltzen dituztela onartu dute (gorbatak, hortzetako eskuilak...).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Zinema Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Kontsumoari buruzko albisteak Farmaziak gaur