Gizartea -

Asunta Basterraren hilketa

Alfonso Basterra eta Asunta batera ikusi zituztela diote bi lekukok

Gaurko saioan Rosario Portok, Asuntaren amak, parte hartu du. Bere abokatuarekin batera egon da, hari laguntzen.

Alfonso Basterra, Asuntaren aita. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Alfonso Basterra EFE
Alfonso Basterra, Asuntaren aita. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Vazquez epaileari bi lekukok adierazi dutenez, Asunta Basterra hil zuten arratsaldean Alfonso Basterra eta haren alaba elkarrekin ikusi zituzten kalean.

Asuntaren hilketaren instrukzioaren baitan deklaratu dute bi lekukoek, horietako bat adingabea. Aita eta alaba elkarrekin ikusi zituztela esan dute. Asuntaren aitak, ordea, arratsaldea etxean bakarrik igaro zuela adierazi zuen. Alberto Martin abokatuak eman ditu aditzera goizeko saioan esandakoak. Abokatu horrek Asuntaren arropan aurkitutako semenari dagokion gizonezkoa ordezkatzen du, eta adierazi duenez, “identifikazioa inongo zalantzarik gabe egin da”.“Argi eta garbi esan dute arratsalde hartan, seiak aldera, Alfonso Basterra eta Asunta elkarrekin ikusi zituztela Argentina Errepublika eta Xeneral Pardiñas kaleetan”, zehaztu du.Lekukoetako batek, adingabeak, Asunta ezagutu zuen, eskolako lagunak izan baitziren. Egun horretan ez zutela elkarrekin hitz egin esan du. Gaurko saioan Asunta kalean bakarrik ikusi zuela adierazi zuen gizonezkoak ere deklaratu du, nahiz eta zehaztu, erratu egin zela. Gorpua jasotzean parte hartu zuten bi auzitegi-medikuek ere deklaratu dute.

Rosario Porto bere abokatuarekin batera izan da

Gaurko saioan Rosario Portok, Asuntaren amak, parte hartu du. Bere abokatuarekin batera egon da, hari laguntzen.

Akusazioa, Fiskaltza eta hirugarren inputatuaren defentsa Rosario Portoren parte hartzearen aurka agertu diren arren, Tain epialeak “irizpide garantista” aintzat hartu du. Rosario Portori egin beharreko azterketa psikiatrikoa bertan behera gelditu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak argazkiak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Galizia albisteak Umeak Krimenak azken ordukoa Gurasoak albisteak