Gizartea -

Sutea Trintxerpen

Ekainera arte Pasaiatik kanpo bizi beharko dira Trintxerpeko kaltetuak

Ordura arte, Pasaiako etxebizitza sozialak ez dira bizitzera sartzeko prest egongo, gaur alkateak kaltetuei azaldutakoaren arabera.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Kaltetuak Pasaiako udalarekin bildu dira gaur

1:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasaiako sutearen ondorioz etxe gabe geratu ziren bizilagunei argibideak eman dizkie gaur Amaia Agirregabiria alkateak. Besteak beste, Jaurlaritzak babes ofizialeko etxebizitzak inguruko herrietan (Donostia, Hernani eta Irun) eskainiko dizkiela berretsi die, baina Pasaiako etxebizitza sozialak ez direla ekainera edo uztailera arte prest egongo gaineratu die.

Horrez gain, sua hartu zuen bosgarren zenbakiko etxearen aurrealdea mugitu egin dela jakinarazi die alkateak kaltetuei. Horrenbestez, fatxada zenbat mugitu den eta honezkero egonkortu ote den aztertuko dute teknikariek, eta, ikusten dutenaren arabera, litekeena da etxea berehala eraitsi behar izatea.

Arrisku hori ez balego, "hondamendi ekonomikoa" izendatzeko "aukera handia" dagoela azaldu die alkateak, eta, kasu horretan, bizilagunek erabakiko lukete etxea botatzea edo eraikina konpontzea.

Halaber, Ertzaintza oraindik ikertzen ari dela jakinarazi du Amaia Agirregabiriak, eta bengalaren hipotesiak mahai gainean jarraitzen duela gaineratu du.

Kaltetuei ondasun higiezinen gaineko zerga eta etxebizitzarekin lotutako gainerako zergak kentzeko proposatuko du Udal Gobernuak hurrengo osoko bilkuran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Albisteak Gipuzkoa Hernani bideoak Eusko Jaurlaritza berriak Suteak albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Irun bideoak Pasaia albisteak Gaurko azken orduko albistea Higiezinen merkatua gaur