Gizartea -
Eusko Legebiltzarra
Euskadin frackinga legez debekatzeko ekimen bat erregistratu dute
Hainbat gizarte taldek legegintzako herri ekimen bat aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean, hauste hidraulikoaren bidez lurpetik gasa ateratzea debekatzea eskatzeko.
Erredakzioa
Legegintzaldi honetan bigarrenez heldu da hauste hidrauliko bidezko gas erauzketa debekatzeko eskakizuna Gasteizko ganberara. Duela hilabete batzuk, Legebiltzarreko Mahaiak ekimen berdintsu baten bidea gelditu zuen, EAJren, PSE-EEren eta PPren botoekin, Natura Babesteko Legea bideratzen ari baitziren orduan Ganberan eta hauste hidraulikoa espazio naturaletan idatzi horrek geldituko zuela argudiatuta.
Arabako Batzar Nagusiek bultzatu zuten erreforma hori urrian onartu zuten, EAJren. PSE-EEren, PPren eta UPyDren botoei esker, baina azkenean testuak ez zuen inongo debekurik jaso.
Mikel Otero ekimenaren sustatzaileen bozeramaileak adierazi duenez, erreforma horrek argi eta garbi erakusten du "aitzakia hutsa" izan zela parlamentuan "frackingaren" inguruko eztabaidarik ez egiteko. "Indarberrituta" berriro saiatuko direla iragarri du: "Gero eta jende gehiago dago fracking-aren aurka".
Otero baikor agertu da, eta ekimenak "fracking-aren berri ez dutenek kontzientzia hartzeko" balioko duen itxaropena du. Izan ere, EAEn "proiektuak bide administratiboa egiten ari dira", nahiz eta oraindik ez diren inon zulatzen ari.
"Hemen, ez enprese ez Jaurlaritzak ez diote uko egin fracking-ar; beraz, debeku proposamena inoiz baino biziago dago", erantsi du.
Ekimenaren idatziak hauste hidraulikoa debekatzea planteatzen du, eta autonomía erkidegoak horretarako, natura babesteko neurriak ezartzeko, eskumena duela dio. "Eskumen horiek gauzatu zitzuten Nafarroan, Kantabrian eta Errioxan, jarduera hori debekatzeko", Oteroren esanetan.
Sustatzaileek Legebiltzarreko Mahaiak ekimena onartzea nahi dute, jarrian 30.000 pertsonaren sinadurak batzen hasteko. Hain zuzen ere, sinadura kopuru hori behar da ezein legezko testu osoko bilkuran jorratzeko eta, horrek onartuz gero, Legebiltzarrean bidea egiteko.