Gizartea -
Ekimen bitxia
Frantzisko aita santua, txapelarekin
Bizkaiko Txapelaren Lagunen elkarteak goizean eman dio txapela Frantziskori.
Eider Garaikoetxea | eitb.com
Frantzisko aita santua, txapelarekin. Euskaldun peto-petoa zela eman du gaur, une batez, pontifizeak. Bizkaiko Txapelaren Lagunen elkarteko kide batzuek txapela eman diote goizean Erroman, eta Eliza katolikoaren buruzagiak, nonbait, gustura jantzi du.
Elkarteko 10 kide egon dira goizean goizetik, txapela eskuan, Vatikanoko San Pedro plazan, zain, aita santua noiz helduko. Frantziskok bazekien euskal boneta eman behar ziotela, eta taldea zegoen tokira hurbildu ostean, eman dioten txapela jantzi egin du.
Bazkalosteko burutazio xelebre bat izatetik, errealitate izatera pasatu da gaur. Halakoetan behar diren izapide guztiak bete zituzten Bizkaiko Txapelaren lagunek, eta asteazkeneko agerraldi publikora joateko eta aita santuari txapela emateko baimena lortu zuten.