Gizartea -

Urteko pertsona

'Time' aldizkariak Urteko Pertsona izendatu du Francisco aita santua

Eliztarrekin erakutsi duen naturaltasuna eta hainbat gaitan erakutsi duen pentsamendu irekia goraipatu du.

Francisco aita santua 'Time' aldizkariko azalean. Argazkia: EFe
Francisco aita santua EFE
Francisco aita santua 'Time' aldizkariko azalean. Argazkia: EFe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Time aldizkariak Frantzisko aita santua Urteko Pertsona izendatu du, kargua hartu zuen unetik bertatik Eliza Katolikoa modernizatzeko egin duen ahaleginagatik.

Herriaren aita santu izendatu du Time aldizkariak, eta eliztarrekin duen naturaltasuna eta hainbat gaitan, hain zuzen ere, emakumeek Eliza Katolikoan izan behar duten rolaz, homosexualitateaz, eta zelibatuaz erakutsi duen pentsamendu irekia nabarmendu du.

Urteko pertsonaren sailkapenaren bigarren postua Edward Snowden CIAko analista ohiak eskuratu du, "espioitzaren historiako informazio lapurreta garrantzitsuena egin duelako".

Hirugarren gelditu da Edith Windsor homosexualen eskubideen alde borroka egin duen 84 urteko aktibistak, AEBetako Auzitegi Gorenean sexu bereko bikoteen ezkontzak aitortzeko garaipen historikoa lortu zuelako.

Bachar Al Assad Siriako buruzagia laugarren izan da, eta bosgarren, berriz, Ted Cruz senatari ultrakontserbadore estatubatuarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Aita santua albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Eliza Katolikoa