Gizartea -

Gizarte premietarako laguntzak

Jaurlaritzak diru gehiago emango du, laguntza sozialak finantzatzeko

Jaurlaritzak 2 milioi euro gehiago emango ditu, baina oposizioak ez direla nahikoak izango ohartarazi du.

Juan Mari Aburto Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua. EFE
Juan Mari Aburto Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua. EFE
2 milioi euro gehiago larrialdi sozialetarako

1:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro gehiago bideratuko ditu gizarte premietarako laguntzak (GPL) finantzatzeko.

Taldeek txalotu egin dute erabakia, baina ez dela nahikoa izango ohartarazi dute. Izan ere, Gasteizko Udalaren beharra 1,8 milioi eurokoa da, eta Barakaldo, Basauri, Portugalete eta Leioa gaineratuta, 4,5 milioi euro behar dira.

Laguntza hauek baliabiderik gabeko sendien gastuak (energia, ura, alokairuak, hipotekak, interesak...) finantzatzeko zuzentzen dira. Jaurlaritzak ezartzen du finantziazioa, baina udalek kudatzen dute.

Aurten, Jaurlaritzak 17,3 milioi euroko aurrekontua ezarri die laguntzei, baina, udan bertan, dagoeneko agortuta edo agortzeko zorian zeudela ohartarazi zuten udal askok. Hori dela eta, hainbat udal gobernuk euren dirua jarri izan dute, laguntza eskariei aurre egiteko.

Urriaren 10ean, Legebiltzarrak diru gehiago emateko eskatu zion Jaurlaritzari. Gaur, Juan Mari Aburto Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak agerraldia egin du Gasteizko Ganberan, eta bertan iragarri du bi milioi euro gehiago emango dituztela.

Aburtok aitortu egin du 2 milioi horiek ez direla "segur aski" nahikoak izango, baina  udalen elkartasuna "konpentsatzeko" "esfortzu" bat direla gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Dirulaguntzak Euskadin