Gizartea -

Auzitegiak

'Prestige'ren epaia errekurrituko duela iragarri du Frantziak

Frantziako kostaldeko 200 udalerrik baino gehiagok pariartu zuten 'Prestige'k eragindako marea beltza. "Ingurumenaren aurkako arau-hauste penala onartzea" nahi du Parisek.

Prestige
Prestige
Prestige

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak Espainiako Justiziak 2002an hondoratutako 'Prestige' petrolio-ontziaren inguruko epaia errekurrituko duela iragarri du. Hondoratzeraren ondorioz sortu zen isurketak Frantziako kostaldea zikindu zuen. Espainiako kostaldearen ondotik, gehien zikindu zen kostaldea izan zen Frantziakoa.

"Apostolos Mangouras kapitainak egindako ekintzen ondorioz ingurumenaren aurkako arau-hauste penala egon zela onartzea" nahi du Parisek. Ohar bateratua aurkeztu dute Frantziako Justizia eta Ekonomia ministerioek.

Frantziako kostaldeko 200 udalerrik baino gehiagok pairatu zituzten marea beltzaren ondoriok. Adierazi dutenez, horrek guztiak 109,7 milioi euroko kalteak eragin zituen. Ekonomia eta Justizia ministerioek "A Coruñako Epaitegiak ardura zibilen inguruan aurkeztutako ondorioei erantzuna ematea" nahi dute. Kasazio-errekurtso hau Fiskaltzak eta Espainiako Gobernuak aurkeztutakoari batu zaio.

Galiziako Auzitegi Nagusiak joan den azaroaren 13an eman zuen ezagutzera 'Prestige'ren epaia. Bi akusatu nagusiak absolbitu zituen eta kapitainari desobedientzia delitu larria egotzi zion. Ondorioz, biktimek ez dute kalte-ordainik jasoko. Frantziako Gobernuaren arabera, marea beltzak 109,7 milioi euroko galerak eragin zituen. Estatuak 67,5 milioi euro hartu zituen bere gain poluzioari aurre egin ahal izateko.

Bretainian, Frantzia ipar-mendebaldean, oso haserre jaso zuten Galiziako Auzitegi Nagusiaren epaia.  Bretainiako kostaldea marea beltzak gehien kaltetu zutena izan izan.

Vigipol Britainiako Kostaldea Babesteko Sindikatuak "eskandalutzat, arduragarritzat eta ulergaitzat" jo zuen epaia. 'Prestige'ren marea beltzak asaldura handia sortu zuen Frantzian. Hiru urte lehenago, 'Erika' ontziaren hondoratzeak fuel-olioz zikindu zuen Frantziako kostaldea. Total petrolio-enpresa isun handia ordaintzera zigortu zuten.

Frantziako hainbat txosten ofizialen arabera, 'Prestige'k eragindako kaltea handiago izan zen Espainiako agintariek hartutako erabakiaren ondorioz. Agintariek ontzia kostaldetik urruntzea agindu zuten.

'Prestige' petrolio-ontziak 2002.eko azaroaren 13an izan zuen istripua, eta sei egunen buruan, bitan zatitu eta hondoratu egin zen, Galiziako kostaldetik 250 kilometrora. Une horretan, 77.033 tona erregai zeramatzan, eta inoizko itsas hondamendi ekologiko handienetakoa eragin zuen. Portugal eta Frantzia artean 1.700 kilometroko kostaldea kaltetu zuen. Hainbat urtetako instrukzioaren ondoren, Espainiako justiziak epaiketara eraman zituen itsasontziko kapitaina, makinetako arduraduna eta itripua gertatu zenean merkataritzako nagibazioko zuzendari nagusia zen Jose Luis Lopez Sors. Ingurumenaren aurkako delitutik absolbiltu zituzten guztiak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia Epaiketak argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Iparraldeko kostaldea albisteak Euskal Herriko kutsadura