Gizartea -
Osasun arloko akordioa
EAEk Errioxari zerbitzu gehiago emango dizkio orain, Darponen hitzetan
Arabako Errioxako gaixoak Logroñon artatzearen truke, Osakidetzak zerbitzu gehiago eskainiko dizkie Errioxako herritarrei, Osasun sailburuak Legebiltzarrean azaldu duenez.
Erredakzioa
Arabako Errioxako gaixoak Logroñon artatuak izan daitezen EAEk eta Errioxak sinatutako akordio berriarekin Osakidetzak osasun arloko prestazio gehiago eskainiko dizkie Errioxako herritarrei, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Legebiltzarrean adierazi duenez.
Osasun eta Kontsumo Batzordean agerraldia egin du sailburuak, irailean sinatutako akordio horren berri emateko.
2011 bukaeratik Arabako Errioxako gaixoak Logroñon osasun arreta jasotzeko izandako arazoei konponbidea aurkitzea zena akordio horren asmoa. Horri esker, Arabako Erreioxako 11.500 herritar inguruk Logroñon jaso ahalko dute osasun arreta espezializatua. Osakidetzak, bere aldetik, espezializazio maila altuko prestazioak eskainiko dizkiete Errioxako 500 bat herritarri.
Beste lurralde batzuekin akordioak
Darpon sailburuak, bestalde, ez du baztertu inguruko beste lurralde batzuekin ere osasun arloko akordioak lortzea, eta bereziki aipatu du Nafarroa.