Gizartea -
Cic Biogune
Bularreko minbiziari erresistentzia jartzen dion proteina aurkitu dute
Aipatu ikerketa EMBO Molecular Medicine aldizkarian argitaratu dute. CIC Biogune zentruak, Galdakaoko Ospitaleak eta Preteimagen klinikak elkarlanean egindako ikerketa izan da.
CIC bioGUNEko Maria Vivanco ikerlariak zuzendutako ikerketaren arabera, SOX2 proteinak bularreko minbiziaren tratamenduari “erresistentzia” jarri eta tumorea berriz agertzea bultzatzen du. Horrez gain, bigarren tumore hori aurrekoa baino “indartsuagoa” izatea lortzen du proteina horrek.
“SOX2 proteinak minbiziaren tratamendu endokrinoaren aurkako iraultza egiten du, tratamendu hormonalaren aurrean zelula kutsatuak intsentsibilizatuz”, CIC Biogunek ohar batean jakitera eman duenez.
Aipatu ikerketa EMBO Molecular Medicine aldizkarian argitaratu dute. CIC Biogune zentruak, Galdakaoko Ospitaleak eta Preteimagen klinikak elkarlanean egindako ikerketa izan da.
Emakumeen artean bularreko minbizia da ohikoena. Minbizi horien % 80 sendatu egiten dira, baina bularreko minbiziak oso ondorio larriak izan ditzake. Bularreko minbiziaren ondorioz hil egiten diren emakume gehienen kasuan, heriotza bigarren tumore batengatik gertatzen da.
Kasu larrienetan, tumorea berragertu egiten denean, tratamentuari erresistentzia jartzen dio eta aurreko tumorea baino indartsuago agertzen da. Horrek, arazo handia suposatzen du minbizi horri aurre egiten dioten medikuentzat.
Ikerketaren arabera, SOX2 proteina da bigarren tumore horiei indartsuago izaten laguntzen diena. Proteina horrek zelulak indartu egiten ditu tratamenduaren aurrean.