Gizartea -

Igeldoren desanexioa

Igeldoarren gehiengo zabalak desanexioaren alde bozkatu du

Parte-hartzea % 72,1ekoa izan da, eta herri-galdeketan botoa eman duten igeldoarren % 61,38k alde bozkatu dute, eta % 36,73k, berriz, kontra.

Igeldoko herritarrak, gaur goizean.
Igeldoko herritarrak, gaur goizean.
Donostiatik banatu nahi duten ala ez bozkatzen ari dira Igeldon

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igeldoren desanexioari buruzko herri-galdeketan botoa eman duten igeldoarren % 61,38k alde bozkatu dute, eta % 36,73k, berriz, kontra. Beraz, gehiengo zabala Donostiatik bereizi eta herri izatearen alde agertu da.

Garbiñe Errekondo Gipuzkoako Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko diputatuak galdeketako emaitzen berri eman eta lehen balorazioa egin du.

Galdeketa loteslea ez bada ere, igeldoarren erabakia oso kontuan hartuko zuela adierazi zuen Gipuzkoako Diputazioak.

Parte-hartzea % 72, 1ekoa izan da. Guztira, 637 igeldoarrek eman dute botoa, eta horietatik 391 Igeldo herri izatearen alde agertu dira eta 234 kontra. Halaber, 10 boto txuri eta 2 boto baliogabe zenbatu dituzte.

103 pertsonak posta bidez eman dute botoa, EAJk eta PSE-EEk sistema horren gaineko zalantzak plazaratu badituzte ere. Dena den, Gipuzkoako Diputazioak herri-galdeketaren segurtasuna bermatu du.

Herritarren parte-hartzea handia izan dela nabarmendu du Errekondok, eta igeldoar guztiak zoriondu ditu.

"Igeldoarrek garbi hitz egin dute, eta Gipuzkoako Diputazioak oso kontuan izango du herritarren iritzia erabakia hartzerakoan", gaineratu du Errekondok.

Gipuzkoako Diputazioak prentsaurrekoa eskainiko du astelehen goizean, emaitzen balorazioa egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Igeldo gaur