Gizartea -
Zabor-bilketa
Atez atekoaren kontrako plataforma kontsulta egiten ari da Bergaran
Zero zabor taldeko kideek begirale lanak egin nahi izan dituzte galdeketan, baina ez diete utzi eta istiluak izan dira. Bilduk agintzen du Udalean, eta ez parte hartzeko deia egin du.
Erredakzioa
Bergara Garbia plataformak, atez ateko zabor-bilketa sistemaren kontrakoak, kontsulta deitu du gaurko eta biharko, herritarrek atez atekoaren eta bosgarren edukiontziaren artean zein nahiago duten adieraz dezaten. 11.000 bergarar daude bozketan parte hartzera deituta, baina Bilduk, Udalean agintzen duen koalizioak, ez parte hartzeko deia egin du.
Lehenengoa Legazpi izan zen; gero, Ordizia, Irura, Anoeta, Villabona eta Zizurkil etorri ziren. Orain, Bergararen txanda izango da, atez atekoaren inguruan kontsulta egingo duen Gipuzkoako zazpigarren udalerria. Bergara Garbiak deitutako galdeketan parte hartzera deituta dauden 11.000 herritarrek bi aukera izango dituzte: bata, atez atekoaren aldekoa; eta bestea, bosgarren edukiontziaren aldekoa.
Bilduk agintzen du Bergarako Udalean, eta kontsultaren kontra dago. Sistema mistoa ezarri nahi du Udalak, organikoa eta errefusa jasotzeko atez ateko sistema ezarrita.
Kontsulta gaur eta bihar egingo da, eta hautestontziak udal-frontoian, Martokon, Osintxun, Labegaraietan eta Martinez de Irala eskolan egongo dira.
Zero zabor taldeko kideek begirale lanak egin nahi izan dituzte galdeketan, baina ez diete utzi eta istiluak izan dira.