Gizartea -
Duela 9 hilabete
Sierra Leonan atxikitutako kamioilariek pasaportea berreskuratu dute
Hala ere, kamioilariak ezin dira oraindik Espainiara itzuli, kamioiak ere berreskuratu arte, horiek erosteko etxebizitza hipotekatu zutelako.
Erredakzioa
Duela bederatzi hilabete Sierra Leonan atxikituta dauden kamioilari espainiarrek, horietako bat santurtziarra, pasaportea berreskuratu dute dagoeneko eta, horren ondorioz, Afrikako herrialde horretatik irteteko aukera dute, iturri diplomatikoek jakinarazi dutenez.
Hala ere, kamioilariak ezin dira oraindik Espainiara itzuli. Luis Huerta Santurtziko kamioilariak Radio Euskadin azaldu duenez, kamioiak ere berreskuratu arte ezin izango dira Sierra Leonetik irten, kamioiak erosteko etxebizitza hipotekatu zutelako, eta horrek haien porrot ekonomikoa ekarriko lukeelako.
Sei kamioilari espainarrak Sierra Leonera joan ziren lan-kontratu batekin. Bertara iristean, ez zuten soldata kobratu eta pasaporteak kendu zizkioten. Halaber, herrialdeko beste empresa batean lan egiten saiatu zirenean, kamioilariak salatu zituzten.
Kamioilariak Freetowngo aduanan "abandonatuta" sentitu ziren. Bestalde, Espainiako iturri diplomatikoek azaldu dutenez, kamioilariek egun aske mugitzeko, komunikatzeko eta herrialdetik irteteko askatasuna dute, eta Espainiako Enbaxadak pasaporten itzulera errazteko kudeaketa guztiak egin ditu.