Gizartea -

Afrikan atxikita

Kamioilari bizkaitar bat atxikita dute Sierra Leonan lege-arazoengatik

49 urteko santurtziarrak malaria du eta bost garraiolari espainiarrekin batera dago Afrikan.

Garraiolari batek Sierra Leonatik atera ezinda daramatza 9 hilabete

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Maria Huerta Santurtziko kamioilaria atxikita dute Sierra Leonan, beste bost garraiolari espainiarrekin batera. Egoera ezegonkorra da, ez baitute pasaporterik, ezta ia dirurik ere. Euren enpresari ohiak jarritako salaketa baten ondorioz, kamioiak kendu dizkiete sei garraiolariei, eta horiek itzultzeko zain daude.

Hiru hilabetez Sierra Leonan lan egiteko kontratu bategatik joan ziren Afrikara Huerta, Valentziako bi kamioilari, Leongo beste bi eta Asturiasko bat.

Alabaina, kamioilariak kontratatu zituen enpresariak herrialdetik alde egin zuen soldatak ordaindu gabe, eta garraiolariak haren bazkide batentzat lan egiten hasi ziren. Orduan, enpresariak salatu egin zituen, eta ezin izan zuten lanean jarraitu. Gainera, jabe berriak pasaporteak kendu zizkieten gidariei.

Santurtziko kamioilariaren amak, Cecilia Moron Marotok, bere semeak malaria duela eta lehenbailehen etxera itzuli nahi duela adierazi du, baina Huertak kamioirik gabe ez duela bueltatu nahi esan du.

Cecilia Moronek azaldu du Huertak Sierra Leonara joatea erabaki zuela soldata erdira murriztu ziotelako eta, ondorioz, familia ezin zuelako mantendu.

Kamioilariaren amak adierazi du familia "oso gaizki" pasatzen ari dela, eta sei garraiolariak etxera itzultzea desio duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Santurtzi Espainia bideoak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Merkantzia-garraioari buruzko albisteak