Gizartea -

Santiagoko krimena

Herri-epaimahai batek epaituko du Asunta Basterraren krimena

Neskatoaren adopziozko gurasoak, Rosario Porto eta Alfonso Basterra, instrukzioko epailearen aurrean izango dira ostiral honetan.

Asunta Basterra neskatoa hilda agertu zen lekua
Asunta Basterra neskatoa hilda agertu zen lekua
Asunta Basterra neskatoa hilda agertu zen lekua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asunta Basterra neskatoaren hilketaren izapidetza egiten ari den epaileak auto bidez iragarri duenez, Zinpekoen Epaimahaiari buruzko Legea oinarritzat hartuz irekiko da prozezua. Horren arabera, herri-epaimahai bat izango da krimena epaitzeaz arduratuko dena. Asunta Basterra neskatoa joan den irailaren 22an hilda aurkitu zuten Santiagotik gertu dagoen mendiko bide batean.

Galiziako Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez, neskatoaren adopziozko gurasoek, Rosario Porto abokatuak eta Alfonso Basterra kazetariak, instrukziozko epailaren aurrean agertu beharko dute ostiral honetan. Gurasoak espetxean daude hilketa delitu bat egotzita. Bi inputatuek eta Fiskaltzak beren iritzia eman ahalko dute bihar eginbideen inguruan.

Zinpekoen Epaimahaiaren prozesuaren irekieraren eraginez, inputatuek agerraldietan parte hartu behar dute. Agerraldi horietan egoki deritzoten eginbideak eska ditzakete, nahiz eta instrukzioko epailea den azken erabakia hartzen duena.

Biharko agerraldian, adibidez, auzia sekretupetik ateratzeko eska dezakete aldeek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Galizia azken ordukoa Umeak albisteak Erailketak