Gizartea -

Wert legea

Milaka eta milaka pertsonak Lomce legearen aurka egin dute Bilbon

Hiru helburu izan ditu manifestazioak; "legearen kontra gaudela erakustea, EAEko eta Nafarroako Gobernuek ez aplikatzea eskatu eta azken hamarkadetako lanaren aldeko aldarria egitea".

LOMCEren kontrako manifestazioa, gaur. Argazkia: eitb.com
LOMCEren kontrako manifestazioa, gaur. Argazkia: eitb.com
Milaka lagunek hezkuntza eredu propioa aldarrikatu dute Bilbon

1:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka eta milaka pertsonak Bilboko kaleak hartu dituzte onartu berri duten Lomce legea Euskadin ez aplikatzea eskatzeko eta berezko euskal hezkuntza sistemaren alde egiteko.

'Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki. LOMCEri ez' leloa aukeratu dute deitzaileek 'Wert Legea' delakoaren kontra protesta egiteko.

Izan ere, Joseba Egibar EAJko bozeramaleak ziurtzar eman du Jaurlaritzak Konstituzionalera joko duela hezkuntza erreformaren kontrako helegitea jartzeko "iraganera itzultzea" suposatzen duelako.

Manifestazioan euskal sindikatu nagusien ordezkariak izan dira; esaterako, Txiki Muñoz eta Unai Sordo ELAko eta CCOOko idazkari nagusiak, hurrenez hurren, baita LAB, UGT eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariak ere.

Halaber, ikastoletako zenbait kolektiboetatik ere bat egin dute martxan, hala nola, zenbait irakaslek, ikaslek eta politikarik, Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko Kongresuko bozeramaleak eta Pello Urizar EAko idazkari nagusiak.

Jose Mari Auzmendi Hik Hasi aldizkariko koordinatzaile eta irakasle ohiak deitzaileen bozeramale lanak egin ditu, eta martxaren helburuak hiru izan direla esan du: lehenengoa, "Lomceren kontra gaudela erakutsi, ondorio latzak izango dituelako gure zentroetan eta egunerako lanean, asko zailduko baitu".

Bigarrenik, Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari "Lege berria ez aplikatzeko deia egin eta hura saihesteko euren eskuetan dagoen guztia egiteko eskatu du".

Azkenik, manifestazioaren azken helburua "azken hamarkadetan eskola berri bat eraikitzeko Euskadin egin den lanaren" aldarria egitea izan da eta "ildo hori jarraitzea nahi dugula".

Elkarrekin, Lomceren aurka

Wert Legearen kontrako manifestazio jendetsua, Bilbon. Irudia: I.G.

Euskal Herrian hezkuntza eredu propioa eraikitzeko urratsak egiteko konpromisoa hartu dute eragile guztiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Heziberri hezkuntza plana Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Azken ordukoa protestak