Gizartea -

Hezkuntza erreforma

EAJ: 'LOMCE Legea ez da indarrean sartuko'

Andoni Ortuzar EBBko presidentearen esanetan, erreforma indarrean ez sartzeko biderik "egokiena" Hezkuntzaren Euskal Legea garatzea da.

Andoni Ortuzar, EAJren EBBko presidentea. EFE
Andoni Ortuzar
Andoni Ortuzar, EAJren EBBko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentearen iritziz, atzo Kongresuan onartutako LOMCE Legea "ez da indarrean sartuko". "Espero dut laster beste ministro bat etortzea eta izugarrikeria hau aldatzea". Hain justu, Eusko Jaurlaritza Auzitegi Konstituzionalean erreformaren kontrako helegitea aurkezteko aukera baloratzen ari dela aitortu du, auzitegi honetan "fede askorik" ez duen arren. Izan ere, nabarmendu duenez, Espainiako auzitegia "Muñiz arbitroaren tankerakoa da, beti egiten du Madrilen alde". Hala, erreforma ez aplikatzeko modurik "egokiena" Hezkuntzaren Euskal Legea garatzea da.

Radio Popular irratian egin dioten elkarrizketan agertu duenez, Legea "ez da indarrean sartuko. Txarra da oso, aurreiritzi gehiegirekin jaio da, eta hezkuntza lege guztiek moldatze epe hain luzea dutenez, azkenean ez da indarrean sartuko. Espero dut beste ministro bat etortzea eta izugarrikeria hau aldatzea", erantsi du.

Ortuzarren hitzetan, erreforma "astakeria" da, "atzerapausoa". Elkarrizketan nabarmendu duenez, "egurrezko ikasmahaiekin hornitutako eskolaren garaira eramaten gaitu", eta arlo politiko instituzionaletik, euskal autogobernuaren kontrako "erasoa" da.

Eusko Jaurlaritza Auzitegi Konstituzionalaren aurrean erreformaren kontrako helegitea aurkeztekotan da, auzitegi horretan "fede askorik" ez duen arren. Izan ere, buruzagi jeltzalearen esanetan Espainiako auzitegi gorena "Muñiz arbitroaren tankerakoa da, Madrilen alde egiten du beti".

Helegitea aurkeztu gorabehera, Eusko Jaurlaritza Hezkuntzaren Euskal Legea garatzearen alde dago, hori baita, Ortuzarren berbetan, LOMCE Legea ezerezean uzteko modurik "egokiena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Araba Hezkuntza legea Andoni Ortuzar argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Espainiako Auzitegi Konstituzionala Hezkuntza sistemako albisteak