Gizartea -

LOMCE Legea

Uriarte: 'Euskadik eutsi egingo dio bere hezkuntza sistemari'

Wert ministroak proposatutako LOMCE legearen inguruan agerraldia egin du Uriartek Legebiltzarrean. Legea gaur bertan onartuko dute, Madrilgo Kongresuan.

Cristina Uriarte. EITB.
Cristina Uriarte. EITB.
Cristina Uriarte. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak "lasaitasun" mezu bat bidali du, eta Euskadik LOMCE legeari "aurre egin" eta bere hezkuntza ereduari "eutsi" egingo diola esan du.Wert ministroak proposatutako LOMCE legearen inguruan agerraldia egin du Uriartek Legebiltzarrean. Legea gaur bertan onartuko dute, Madrilgo Kongresuan.Horren esanetan, Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta hezkuntza eragileek "elkarrekin" lan egingo dute Euskadik duen hezkuntza sistema babesteko. Espainiako Gobernuak aurretik ere horrelako erreformak bultzatu izan dituela gogoratu du Uriartek. "Orain arte, lortu dugu gure hezkuntza ereduari eustea", gaineratu du.Oraingoan ere, euskal ereduari eusteko gai izango direla adierazi du Uriartek. Izan ere, helburu hori lortzeko Jaurlaritzak "bere esku dagoen guztia" egingo duela berretsi du.Sailburuak euskal hezkuntza sistemaren aldeko aldarria egin du, eta atzo hezkuntza eragileekin egindako bileratik "oso pozik" atera zela nabarmendu du.Jaurlaritzak LOMCE legearen aurka duen jarrera berretsi du sailburuak. Legea "inposatua" dela eta Euskal Herrian "gaindituta" dauden helburuak aurreikusten dituela nabarmendu du Cristina Uriartek.

Uriartek ez du baztertzen Konstituzionalera jotzea

Radio Euskadiko ''Ganbara'' saioan egin duen elkarrizketa batean, sailburuak ez du baztertu Konstituzionalera jotzea. ''Ez dugu ezer baztertzen. Neurri legal guztiak abiatuko ditugu erreforma ekiditeko'', azpimarratu du.

Uriartek uste du ezin izango dutela erreforma datorren ikasturtean martxan jarri, eta, LOMCEren kontra larunbaterako deituta dagoen manifestazioaz galdetuta, sailburuak esan du legearen kontra egiten den guztiak gehitu egiten duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea Eusko Jaurlaritza albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Hezkuntza