Gizartea -

Heziberri 2020

Hezkuntza eragileek eta Jaurlaritzak garatuko dute euskal curriculuma

Eragileek EAEko Hezkuntza Legea osatzeko lanetan ere parte hartzea erabaki dute. Sindikatuak, ordea, kritiko agertu dira, curriculumaren garapenean ez baitituzte aintzat hartu.

Hezkuntza sistema egonkor bat garatzea dute helburu ekimenaren sustatzaileek. Irudia: EFE
Hezkuntza sistema egonkor bat garatzea dute helburu ekimenaren sustatzaileek. Irudia: EFE
Euskal curriculuma: Hezkuntza eragileek eta Jaurlaritzak garatuko dute

1:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza eragileek Eusko Jaurlaritzarekin batera hezkuntza curriculuma eta EAEko Hezkuntza Legea garatzea adostu dute.

Curriculumaren zein Legearen edukia 'Heziberri 2020' ekimenaren baitan eztabaidatuko dute. Ekimena Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustatutako plana da, hezkuntza hobetzeko eta kalitatezko hezkuntza sistemari ekarpena egiteko asmoz.

Cristina Uriartek zuzentzen duen sailak ohar baten bidez iragarri du hezkuntza eragileek parte hartzeko erabakia hartu dutela, sailburua eta sektoreko zenbait ordezkari Gasteizen bilduta izan ostean.

Topaketan, besteak beste, honakoak izan dira: Erkide Irakaskuntza eskola publikoko gurasoen elkarteek osatutako federazioen ordezkariak; Kristau Eskola hezkuntza pribatuko patronalaren ordezkariak; Sarean Haur eta Lehen Hezkuntzako zentro publikoetako elkarteko kideak; Bigarren Hezkuntzakoak; eta Euskadiko hezkuntza kooperatiba eta unibertsitate federazioen kideak.

Sailburuak aurreko ostiralean, Legebiltzarreko kontrolerako saioan, iragarri zuen ez zutela aurretik sektoreko eragileekin eta alderdi politikoekin adostuta ez zegoen curriculumik onartuko.

Eztabaidaren helburua, horren esanetan, hezkuntzaren inguruan akordio bat lortzea da, aldaketa politikoek eragingo ez dioten hezkuntza sistema egonkor bat adosteko eta berdintasuna bermatzeko.

Sindikatuen kritika

ELA eta STEE-EILAS sindikatuek euskal curriculuma garatzeko lanean langileen ordezkariek parte ez hartzea kritikatu dute, eta "informazioa, gardentasuna eta benetako partaidetza demokratikoa" eskatu diote Hezkuntza Sailari.

ELAren aburuz, "oso larria" da horrelako ekimenenetan sindikatuek parte ez hartzea, eta Jaurlaritzak sindikatuak aintzat hartu ez izana kritikatu du. STEE-EILAS sindikatuaren aburuz, "deigarria" da "hezkuntza eragile" kontzeptuak langileen ordezkaritzarik ez hartzea bere baitan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Heziberri hezkuntza plana Eusko Jaurlaritza berriak ELA albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Sindikatuen azken ordukoa