Gizartea -
Protesta
Protesta jendetsua Bilbon, Kukutza eraitsi zuteneko urteurrenean
Bi urte bete dira, asteon, Kukutza eraitsi zutenetik. Ehun bat lagunek elkarretaratzea egin dute Bilbon, gertakari hura salatzeko.
Erredakzioa
Aste honetan bete dira bi urte Bilboko Kukutza Gaztetxea jendez hustu eta ondoren eraitsi zutenetik. Urteurrena oroitzeko, elkarretaratze zaratatsua egin dute Sabin Etxearen aurrean, EAJk Bilbon duen egoitzaren atarian.
Errekalde auzoan hutsik zegoen eraikina zen Kukutza, eta Gaztetxe bezala erabili zuren, urtetan, Bilboko gazteek eta auzokideek.
Gaur eguerdian, 'Elkartasuna ez da delitua' lelopean eta Kukutzaren Elkartasun Taldeak deituta, protestan atera dira kalera, duela bi urte gertatutakoa salatzeko eta Iñaki Azkuna Bilboko alkateari ardurak eskatzeko. Protestan parte hartu dutenek salatu dutenez, eraikin bat ez ezik, proiektu bat eraitsi zuten duela bi urte.