Gizartea -

LOMCE

Hezkuntzako euskal eragileek LOMCEren aurkako manifestazioa deitu dute

Eragileen aburuz, hezkuntza erreforma "zentralizatzailea, doktrinatzailea, uniformizatzailea, banatzailea, atzerakoia eta elitista da".

LOMCEren kontra Bilbon egindako manifestazioa, martxoan. Argazkia:EFE
LOMCEren kontra Bilbon egindako manifestazioa, martxoan. Argazkia:EFE
LOMCEren kontra Bilbon egindako manifestazioa, martxoan. Argazkia:EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza eta gizarte arloko eragileek Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren, LOMCE legea bezala ere ezaguna, aurkako manifestazioa deitu dute. Urriaren 12an egingo da Bilbon manifestazioa. Deialdia luzatu dutenek, gainera, alderdi politikoei, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari erreforma ez ezartzeko eskatu die.

Bilbon egindako prentsaurrekoan hezkuntza sistema propioa eraikitzeko bidean "pauso berriak emateko" konpromisoa agertu dute. "Gure herriaren behar eta borondateei erantzutea da horren helburua", gaineratu dute.

Ehige Gurasoen Elkarteko Lurdez Imazek azaldu duenez, "Euskal Herriko hezkuntzako eragileen gehiengo, ikasleak eta familiak Wert ministroaren erreformaren aurka agertu dira", eta legea kentzeko eskatu du. "Erreforma zentralizatzailea, doktrinatzailea, uniformizatzailea, banatzailea, atzerakoia eta elitista da", gaineratu du.

Legeari aurre egiteko eta "hezkuntza sistema propioaren alde" egiteeko deia luzatu du. Era berean, alderdiei, Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarrari eta Nafarroako Gobernu eta Parlamenturari legea "inondik inora ere ez ezartzeko" eta "ekiditeko" eskatu die. "Hezkuntzako eragile ezberdinek modu horretako erasoei aurre egingo dien hezkuntza sistema propioa eraikitzeko konpromisoan pauso berriak ematen nahi ditugu", amaitu du.

Urriaren 12ko manifestazioaren deialdian ondorengo elkarteek parte hartu dute: Ikastolen Elkartea, Sortzen, Ehige, Bihe, Sarean, Ikasle Abertzaleak, Nize, ELA, LAB, STEE-Eilas, UEU era Hik Hasi. Prentsaurrekoan adierazi dutenez, CC.OO eta Kontseiluak ere bat egin dute deialdiarekin eta Kristau Eskolaren erantzunaren zain daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Heziberri hezkuntza plana Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Hezkuntza sistemako albisteak Manifestazioak Sindikatuak