Gizartea -
Dibortzioaren legea
Kidetzak ez du ongi ikusten zaintza partekatua inposatzea
Kidetzak, Euskadiko guraso bananduen federazioak, Gobernu zentralak dibortzioaren legean egin nahi dituen aldaketen balorazioa egin du.
Erredakzioa
Dibortzioaren legean hobetu beharreko zenbait puntu daudela uste dute Kidetzako kideek. Bikotekideen artean desadostasuna dagoen kasuetan, bitartekaritza gehiago indartu behar dela pentsatzen dute, eta ez dute uste zaintza partekatua inposatu behar denik. Izan ere, zaintza partekatuaren alde daude, baina beti ere, adin txikoentzat aukerarik onena bada.
Famili-bitartekaritza indartu
Kidetzaren eskarien artean daude, famili-bitartekaritza indartzea, gurasoen arteko akordioak erraztu eta haurrentzat onuragarrienak diren neurriak hartzeko. Haurren onura lehenetsi beharko lukete baita epaileek ere zaintza partekatua ematerako orduan.
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko, bestalde, erakundeen inplikazioa eskatu dute. Banandutako gurasoentzat alokairu sozialeko etxebitza gehiago ipintzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.