Gizartea -

Epaiketa

Galvanek adingabearen ustezko abusuan errugabea dela esan du

Ordu eta erdian, Galvanek fiskalak epaileak eta abokatuak egindako galderei erantzun die.

Daniel Galvan. EFE
Daniel Galvan
Daniel Galvan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Daniel Galvan pederastak errugabetzat jo du bere burua, Torreviejan (Alacant) neskatila bati ustez egindako abusuen auzian, epaitegian egindako deklarazioan.

Ordu eta erdian, Galvanek fiskalak, epaileak eta abokatuak egindako galderei erantzun die, Valentziako Justizia Auzitegi Goreneko iturriek jakitera eman dutenez.

Agerraldiaren ostean, atxilotuta joan den pederasta Guardia Zibilaren ibilgailu batean sartu dute, Soto del Realeko (Madril inguruan) kartzelara eramateko berriro. Bertan sartu zuten abuztuaren 6an, Marokon emandako indultua indargabetu ostean.

Galvanen deklarazio judiziala adingabearen aitak Torreviejako Guardia Zibileko kuartelean salaketa jarri eta hilabetera izan da. Ustezko abusuak 2012an izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Umeak albisteak gaur Sexu erasoak gaur Zer gertatu da Castellonen?