Gizartea -
Araba
Ukatu egin diote Kuartangori frackingaren galdeketa egiteko baimena
Gobernuaren hitzetan, ez da udal eskumenekin bat egiten duen gaia.
Erredakzioa
Ministroen Kontseiluak ukatu egin dio Kuartangori (Araba) frackingaren inguruko galdeketa egiteko baimena.
Gasa ateratzeko teknika horren inguruan lehen herri galdeketa egiteko baimena eskatu zuen Udalak.
Gobernu zentralak uste du Udalaren eskaerak ez dituela Tokiko Araubideraren oinarriak biltzen dituen Legearen 71. artikuluaren baldintzak betetzen.
Haren ustez, ez da udal eskumenekin bat egiten duen gaia, eta energia kontuetan Estatuarenak bakarrik diren eskumenei eragiten die eskaerak.
Halaber, ez da tokiko esparruari bakarrik eragiten dion gaia, Estatuarenak bakarrik diren eskumenei eraginda, interes orokorrei ere eragiten diolako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba
Gizartea
Frackinga bideoak
Albisteak Gaur
Gaurko azken ordukoa
Ingurumena albisteak
Krisi energetikoa
Añanako Kuadrilla azken ordukoa