Gizartea -

1995tik hasi zen

Igeldoren desanexio prozesua 'indarrean dagoela' aldarrikatu dute

Juan Karlos Izagirre "Igeldoko biztanleen gehiengoaren borondatea errespetatzearen alde" agertu da, baina beti "legea errespetatuta".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxas Aurre auzotar plataformak adierazi du Igeldo Donostiatik desanexionatzeko prosezua "1985ean hasi eta egun indarrean" dela, eta horregatik, 2003ko Arau Foralaren ordez, prosezuari "1690/1986 Lege-Dekretua ezarri" behar zaiola "EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

zein Auzitegi Gorenak epai ezberdinetan berretsi duten bezala".

2003ko Arau foralak auzoaren independentzia planteatu ahal izateko 2.500 biztanleko populazioa edukitzea eskatzen du, Igeldok 1.100 biztanle izanik baldintza betetzea ezinezkoa egiten zaiolarik.

Donostian egindako prentsaurreko batetan, Itxas Aurreko plataformako kide Jose Ignacio Galparsoro, Ainhoa Gorostidi eta Ignacio Aizpuruak komunikatu bat irakurri dute, non salatu egiten zuten datorren azaroan deituriko Igeldoko desanexioren inguruko kontsultarenganako "beldurra, ia izua".

Izagirre, auzokoen borondatea errespetatzearen alde

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea "Igeldoko biztanleen gehiengoaren borondatea" errespetatzearen alde agertu da berriro, baina beti "legea errespetatuta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia argazkiak Auzitegi Gorena argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea EAEko Justizia Auzitegi Nagusia