Gizartea -

Estradizioaren zain

Epaileak espetxera bidali du Galvan, ihes egiteko arriskuagatik

Galvanen biktimak izan ziren haurren gurasoak eta senitartekoak hartu ditu Mohamed VI.a erregeak. Bestalde, Torreviejan salaketa jarri diote ustez adingabe bati sexu-abusuak egiteagatik.

Daniel Galvanen indultua atzera bota zuen Marokoko erregeak. EiTB.
Daniel Galvanen indultua atzera bota zuen Marokoko erregeak. EiTB.
Epaileak behin behineko kartzela zigorra ezarri dio pederastari

1:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Andreu epaileak espetxera bidali du Daniel Galvan pederasta, ihes egiteko duen arriskuagatik eta jasota zigorraren larritasunagatik (30 urteko kartzela zigorra)

Pedro Martinez Torrijos Auzitegi Nazionaleko fiskalak ere Galvan kartzelan sartzeko eskatu dio Fernando Andreu epaileari. Fiskalaren arabera, Galvanek ihes egiteko arriskua dago, batez ere 30 urteko kartzela zigorra bete behar duela ikusita.

Torrijosek atxilotuari hiru ordu laurdeneko galdeketa egin ostean egin dio eskaera Andreu epaileari. Galvanek estradizioari uko egin dio eta Espainian familia duela argudiatuta.

Pederasta astelehen arratsaldean atxilotu zuten Murtziako hotel batean, Marokok Interpolen bidez egindako atxilotzeko aginduari jarraituta. Mohamed VI.ak emandako indultua atzera bota zuen Marokoko erregeak berak.

Torreviejan ere salaketa jarri diote

Torreviejan bizi den adingabe baten gurasoak Daniel Galvan pederastaren aurkako salaketa jarri du, ustez bere alabari sexu abusuak egiteagatik.

Salatutako gertaera "duela urte batzuk" izan zen, Daniel Galvan Torreviejan bizi zenean.

Salaketa astelehenean jarri zuten Torreviejako Guardia Zibilaren kuartelean. Neskatoak adingabea izaten jarraitzen du gaur egun.

Estradizioa Auzitegi Nazionalaren eskuetan dago

Daniel Galvanen estradizioa Auzitegi Nazionalaren eskuetan dagoela esan du gaur Angel Llorente Justizia Ministerioko Lankidetza zuzendari nagusiak, baina zigorra Espainian betetzea ez du baztertu.

Bi estatuetako Justizia eta Atzerri ministerioetako ordezkariak Parcent jauregian bildu dira, 15:30ean. Bilerak ordu eta erdiko iraupena izan du. Bileraren ostean adierazpenak egin ditu Llorentek.

Bilera "teknikoa" izan dela azaldu du Llorentek, eta indultua "akats administratiboa" izan zela argudiatu du Marokok. Galvanek zigorra Espainian betetzea eskatu zuen aspaldi, eta "arrazoi humanitarioak" tartean daudela erantsi du Llorentek.

Pederasta Espainian epaitzeko aukera gehiago daudela uste du Mustafa Ramid Marokoko Justizia ministroak, bestela Espainiako Gobernuak "herritartasuna" kendu beharko lioke, eta ondoren Marokora estraditatu.

Marokoko erregearen barkamena

Daniel Galvanen biktimak izan ziren haurren gurasoak eta senitartekoak hartu ditu gaur Mohamed VI.a erregeak Rabateko Jauregian.

"Krimen higuingarriek eta agintarien hutsegiteek utzitako ondorioak gainditzeko laguntza psikologikoa eta beharrezko baliabide guztiak agindu dizkie" erregeak biktimei, "zauriak oraindik orbaindu ez direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Espetxeen azken ordukoa Rabat gaur