Gizartea -

Gironan

Oloteko zaintzaileak nahasmendu psikikoak ditu, abokatuaren arabera

Nahasmendu psikikoak dituela eta ondorioz, ez duela espetxera joatea merezi", adierazi du horren abokatuak epaiketaren lehen egunean.

Oloteko geriatrikoko zaintzaialearen kontrako epaiketa hasi da. Argazkia: EiTB
Oloteko geriatrikoko zaintzaialearen kontrako epaiketa hasi da. Argazkia: EiTB
Oloteko geriatrikoko zaintzaialearen kontrako epaiketa hasi da. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan Vila Oloteko geriatrikoko zaintzailea damututa dago Carles Monguilod abokatuak adierazi duenez eta "adinekoak maite zituelako" egin zuela berretsi du. Halaber, nahasmendu psikikoak dituela, eta ondorioz, ez duela espetxe zigorra merezi gaineratu du.

Vilak hilketak egin zituenean, ez zuela uste "ezer txarra egiten ari zenik", esan du abokatuak, eta denborarekin damututa dagoen arren, espetxean tratamendua jaso duela eta "nahasmendu psikikoak" dituela azaldu du.

Horren arabera, zaintzaileak ongi bereizten zuen ongi eta gaizki dagoena, baina, beharbada, "nahasmendua dela eta, ez zuen pentsatzen ezer txarrik egiten ari zenik", esan du.

Bestalde, biktimen senitartekoen bi abokatuek esan dutenez, buruko osasuna zalantza jartzea da defentsak 150 urte baino gehiagoko espetxe zigorra ekiditeko duen "irteera bakarra".

194 urteko espetxe zigor eskaera

Joan Vila Oloteko geriatrikoko zaintzailearen kontrako epaiketa gaur hasi da Gironako Justizia Jauregian. Vila, 2009ko abuztua eta 2010eko urria bitartean, Oloteko La Caritat geriatrikoan 11 adineko hiltzeagatik akusatuta dago.

Gaurtik ekainaren 7a arte, 80 testigantza baino gehiago jasoko dituzte Auzitegian, horien artean, geriatrikoko langileena, Poliziaren agenteena, biktimen senideena, Oloteko Sant Jaume Ospitaleko langileena eta osasun ikuskariena.

Fiskalak 194 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat. Azpikeriaz hamaika hilketa egin izana leporatu diote; horietako hiruretan, gainera, ankerkeriaz jokatu izana egotzi dio fiskalak

Zaintzailearen defentsak, berriz, gehienez 20 urterako zaintzapeko askatasuna ezartzeko eskatu du eta akusazio partikularrek 202 urteko kartzela zigorra eskatu du.

Fiskalaren txostenak jasotzen duenez, azken hiru hilketak, 2010eko urrian egindakoak, ankerkeriaz egin zituen. Zaintzaileak biktimei lixiba edanarazi ziela jasotzen da idatzian eta ondorioz "min larriak, eztula, konbultsioak eta arnasa arazoak" jasan zituztela, besteak beste.

Beste 8 adinekoak, berriz, 2009ko abuztua eta 2010eko iraila bitartean hil zirenak, ustez Joan Vilak emandako psikobotika birrinduen ondorioz zendu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Delituak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Egoitza geriatrikoak Erailketak albisteak Euskadiko adinekoak