Gizartea -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Karrantzako alkatea: 'Herriari zuzenean galdetzea da biderik onena'

Raul Palacio Karrantzako alkateak azaldu duenez, zezenketei buruzko herri-galdeketaren emaitza "loteslea izango da, baina ez da behin betirako erabakia izango".

Zezenketei buruz erabaki beharko dute Karrantzako herritarrek. Argazkia: eitbcom
Zezenketei buruz erabaki beharko dute Karrantzako herritarrek. Argazkia: eitbcom
Zezenketei buruz erabaki beharko dute Karrantzako herritarrek. Argazkia: eitbcom

Tais San José | EiTB.COM

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Herriari zuzenean galdetzea baino modurik onena ez dago", azpimarratu du Raul Palacio Karrantzako alkateak. Bizkaiko udalerri horretan herri-galdeketa eguna dute igande honetan. Jaietan zezenketak egiten jarraitu nahi duten ala erabaki beharko dute herritarrek.

"Erabakia bi arrazoik bultzatuta hartu genuen", azaldu du Palaciok Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan, "lehena: udal elkarte bateko kide gara, eta denbora gutxi daramagu udal gobernuan, hori dela eta, herritarren parte-hartzearen defentsa sutsua egin dugu beti; bigarren arrazoia: ekonomia dela eta, zezenketen auzia jai batzordean plazaratu zuten, eta aurrekontua murritza denez, herri-galdeketa egiteko proposamena helarazi zigun jai batzordeak".

Emaitza loteslea

Igande honetan, bigarren bozketa-egunean, "zezenketak bai" edo "zezenketak ez" aukeren artean erabaki beharko dute herritarrek. "Galdeketa egiteko hamaika irtenbide zeuden, baina herritarrak ez nahasteko, errazena hartu dugu", azaldu du alkateak.

Palacioren esanetan, zezenketei buruzko herri-galdeketaren emaitza "loteslea izango da: ezetza nagusitzen bada, beste hainbat ekitaldi antolatuko ditugu jaietarako; gehienek baietzaren alde egiten badute, zezenketa bat kontratatzeko hasiko gara bilatzeko". Hala ere, "ez da behin betirako erabakia izango, egoera ekonomikoak hobera egiten badu, edo herritarren artean berriro planteatzen bada, auziaren gainean berriro erabakiko genuke".

Alkateak aitortu duenez, zezenketen aurka bozkatu du, baina "zezenketarik gabeko jaien aurka dauden herritarren arrazoiak ulertzen ditut".

Karrantzak 2.800 biztanle inguru ditu erroldatuta, baina 18 urte baino gutxiagoko herritarrek ez dute boza emateko eskubidea. Ondorioz, "bozkatzera deitu ditugunak 2.400 inguru dira", esan du alkateak. "Lehen egunean, 382 herritarrek parte hartu zuten, baina gaur, bigarren boza-egunean, parte-hartze txikiagoa espero dugu, askok zer bozkatu ez dakielako", azaldu du Palaciok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea albisteak Gaurko titularrak Animaliak azken ordukoa Enkartazioak