Gizartea -

Radio Euskadi

Egibar: 'Makineria prest dugu Hezkuntza eskumena defendatzeko'

Joseba Egibar Eusko Legebiltzarrean EAJko bozeramaileak Radio Euskadin esan duenez, Wert Legeak "eskumenaren esku-sartzea eta hizkuntza-atzerapena" ekarriko ditu.

Joseba Egibar Eusko Legebiltzarrean EAJko bozeramailea, Radio Euskadin. Argazkia: eitbcom
Joseba Egibar Eusko Legebiltzarrean EAJko bozeramailea, Radio Euskadin. Argazkia: eitbcom
EAJk eta EH Bilduk Werten hezkuntza-erreformaren aurka egingo dute

1:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar Eusko Legebiltzarrean EAJko bozeramailearen esanetan, ostiral honetako Ministroen Kontseiluan onartutako Wert Legeak "eskumenaren esku-sartzea eta hizkuntza-atzerapena" ekarriko ditu.

Halaber, "Hezkuntza eskumena defendatzeko makineria prest" dutela aurreratu du Egibarrek. Horren harira, azken irtenbidea Auzitegi Konstituzionalera jotzea izango litzatekeela azpimarratu du.

Radio Euskadin jeltzaleak azaldu duenez, "PPk duen gehiengo absolutuaren ondorioa da Wert Legea, alderdi horren eta Hezkuntza ministroari buruan sartu zielako lege hori aurrera ateratzea". Horren harira, "eskumen-urraketa jazo da eta, eta edukietan atzerapena eman da, Legea atzerakoia da", nabarmendu du Egibarrek.

"Estatutuaren arabera, Hezkuntza EAEko eskumen esklusiboa da, ondorioz, Wert Legearekin hizkuntza alorrean esku-sartzea ere eman da", adierazi du, "horren aurrean, EAJ eskumena defendatuko du, hainbat lerro gorri daudelako, eta eskumen horiek defendatzeko makineria guztia izango dugu prest".

Probokazioa

Wert Legeak aurreikusi duenez, gaztelaniazko hezkuntza nahi duten gurasoei diru-laguntzak eskainiko dizkie Estatuak. "Probokazio hutsa da, Katalunian burtzikariak eta banderillak ere sartuko dituztela baino esatea ez zaie geratzen", esan du.

"Ematen du ezin dugula lege hori azkenean gauzatuko dela, hezkuntza-erkidego guztia horren aurka egon arren", iragarri du Egibarrek, "ondorioz, ez du ibilbide erraza izango".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza Lege Berria albisteak Joseba Egibar Artola berriak Eusko Legebiltzarra bideoak Espainiako Gobernua albisteak Hezkuntza Albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko