Gizartea -

Zaborren kudeaketa

Ormaiztegi Garbiak ere kontsulta antolatuko du atez atekoaren inguruan

Atez ateko sistemaren kontrako plataforma herri-galdeketa prestatzen ari da, Legazpin "jasotako babesa"k bultzatuta, eta ekainean sistema berria jarri baino lehen egiteko asmoa du.

Legazpin atez atekoaz egindako herri-galdeketa. Argazkia: EiTB
Legazpin atez atekoaz egindako herri-galdeketa.
Legazpin atez atekoaz egindako herri-galdeketa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ormaiztegi Garbiak, Udalak sustatu nahi duen atez ateko zabor-bilketaren kontrako plataformak, Legazpin egindakoaren antzeko herri-kontsulta deituko du herritarrei atez atekoa ala bosgarren edukiontzia nahi duten galdetzeko. Udalak aurreko astean onartu zuen ekainean atez ateko sistema ezartzea.

Agustin Gilabert plataformaren ordezkariak azaldu duenez, Legazpin "jasotako babesa"k bultzatuta erabaki dute ekimena hartzea.

Horren harira, Gilabertek gogorarazi du Ormaiztegin erroldatutako herritarren % 60ren sinadurak jaso zituztela atez ateko sistemaren kontra.

Ormaiztegi Garbiak Udalak herritarren "iritzia kontuan izatea" nahi du, izan ere, "ez gara zentzugabe batzuk", zaborra biltzeko "sistema arrazionala besterik ez dugu nahi", bosgarren edukiontzia, alegia. Gilaberten esanetan, "jendea hezita, birziklapen tasa altuak lor daitezke" sistema horrekin.

Plataformaren ordezkariak aitortu du "antolatu" egin behar direla kontsulta egiteko, baina asmoa atez ateko sistema ezarri aurretik egitea dela azpimarratu du, beraz, "maiatza bukaeran edo ekaina hasieran" egingo litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Ingurumena azken ordukoa Hondakinen berrerabilpena Goierriko albisteak