Gizartea -

Sutea Bermeon

Kaltedunentzako laguntza indibidualak iragarri ditu lehendakariak

Bermeon izan da Iñigo Urkullu, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailearekin batera.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Bermeon. Efe
Iñigo Urkullu lehendakaria, Bermeon. Efe
Iñigo Urkullu lehendakaria, Bermeon. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren ''konpromisoa'' helarazi die Bermeon piztutako sute erraldoiak kaltetutako herritarrei, eta gizarte-larrialdietarako laguntza indibidualak egongo direla iragarri du.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailearekin batera, Bermeon izan da Urkullu ostegun honetan, arratsaldean, sutea izan den tokian bertan.

Lehendakariak esan duenez, ''horrelako ezbeharretan inpaktu bisualak ez ohi digu kalteen atzetik dagoen zorigaitza ikusten uzten'', eta, kaltetuei zuzenduta, Jaurlaritzaren ''asmoa'' gizarte-larrialdietarako laguntza indibidualak ematea dela gaineratu du.

Halaber, larrialdi talde ezberdinek eta erakundeek ''koordinatuta'' egindako lana azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Zer gertatu da Bizkaian? Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak gaur Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Laguntza publikoak