Gizartea -
Teknologia berriak
Sos Deiakek WhatsApp aplikazioa erabiliko du pertsonak topatzeko
Aplikazioa beren eskuko telefonoetan jartzeko gomendioa egin die Segurtasun Sailak mendizaleei.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren menpe dauden SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroek aurrerantzean WhatsApp aplikazioa erabiliko dute galduta edo arrisku-egoeran dauden pertsonak aurkitzeko.
Sistema berria asteburuan Urduña aldean (Bizkaia) egindako erreskate batean arrakastaz probatu zuten.
Lehenik eta behin, galduta edo arrisku-egoeran dagoen pertsonak 112 telefono zenbakira deitu beharko du bertan deia erregistratuta gera dadin.
Hortik aurrera, betiere 3G estaldura egonez gero, SOS Deiak Koordinazio Zentroetako operadoreek telefono-zenbaki bat emango diote laguntza eskatu duenari bere kontaktu-agendan gehitu dezan WhatsApp bidezko elkarrizketa izateko. Sistema horren bidez harremanetan jarri ondoren, egoera larrian dagoen pertsonari bere telefonoaren GPSa aktibatzeko eskatuko zaio eta horrek ahalbidetuko du non dagoen jakitea, gutxi gorabehera, hamar metroko errore-tartearekin. Frogatuta geratu da geolokalizazio-sistema koordenatuak ahoz esatea baino seguruagoa dela, eta baita azkarragoa eta errazagoa ere. Prozesuaren hirugarren eta azken urratsa kokalekua bidaltzea da.
Aplikazio horrek eskaintzen dituen abantaila handiak ikusita, smartphone-an txertatzeko eta, mendira joan baino lehen, horrekin praktikatzeko gomendatu diete mendizaleei, tentsio eta urduritasun-egoeretan gerta daitezkeen arazoak ez izateko.
Bestalde, WhatsApp aplikazioaren gaineko zurrumurruetako bat egia bihurtu da, eta Androiden erabiltzaileek ordaindu egin beharko dute Whatsapp izateko.