Gizartea -

Araba

Osakidetzak 800 lagun baino gehiagorentzako osasun-etxe bat zabaldu du

Mediku batek eta erizain batek Okondo herri arabarreko bizilagunak artatuko dituzte 08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuak osasun-etxe berri bat zabaldu du Arabako Okondo herrian. Zentroa umeentzako parkearen eta ikastolaren ondoan dago eta 832 bizilagun artatuko ditu guztira.

Jaurlaritzaren Osasun Sailak ohar baten bidez azaldu duenez, eraikina solairu batekoa da eta 182 metro koadro ditu guztira erabilgarri: zentroak itxaron gela, medikuntza orokorreko gela, erizaintzako beste bat, zauriak artatzeko eta larrialdietarako gela bat, komunak, biltegia eta behar izanez gero, zentroa handitzeko beste bi gune ditu. Gainera, 19 autoentzako aparkalekua ere badauka.

Mediku batek eta erizain batek Okondo herri arabarreko bizilagunak artatuko dituzte 08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera. Osasun-etxea eraikitzeko lur-sailak Udalak Osakidetzak erabiltzeko eman zuen. Zentroa egiteak eta hornitzeak 550.00 euroko balioa izan du.

Azpiegitura berri honen inaugurazioan Sergio Tato Okondoko alkateak, Guillermo Viñegra Osasun sailburuordeak eta Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusiak parte hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Euskal herriak Araba Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Anbulatorioak