Gizartea -
Hilketa
Hiru anaia lepoa moztuta agertu dira Frantziako etxe batean
Aitak topatu ditu gorpuak. Amak ihes egin duela uste du Poliziak, eta bere bila hasi dira.
Erredakzioa
Gizon batek 10, 16 eta 18 urteko bere hiru semeak lepoa moztuta aurkitu ditu bere etxean, Dampmart herrian (Frantzia). Amak ihes egin duela uste du Poliziak.
Haurren aita medikua da ofizioz, eta lanaldia bukatu eta etxera heldutakoan aurkitu ditu horien hilotzak, 06:00ak aldera.
Larrialdi zerbitzuetako langileak hilketaren lekura joan dira, eta beheko solairuan 10 eta 16 urteko bi haurren gorpuak aurkitu dituzte, eta lehengo solairuan, 18 urteko gizonezkoa, hilzorian. Aita shock egoeran dago eta medikuek artatu behar izan dute.
Amak ihes egin duela uste du Versailleseko Poliziak, eta haren bila hasi dira. Bestalde, ikerketa abiatu dute hilketa argitzeko. Lehen ikerketen arabera, bikoteak alkoholarekin arazoak ditu.