Gizartea -

Soldata ezberdintasuna

Emakumeak 82 egun gehiago egiten du lan gizonaren pare kobratzeko

UGTko Berdintasun idazkariak esan duenez, “soldata gutxiagok eta eskubide gutxiagok ezberdintasun gehiago eta hazkuntza ekonomiko gutxiago eragiten dute”. Ezberdintasun maila % 22,55ekoa da.

Lana elkarrizketa
Lana elkarrizketa
Lana elkarrizketa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek 82 egun gehiago egin behar du lan, gizon baten pare kobratzeko lan beragatik, UGTk aurkeztutako txosten baten arabera, otsailaren 22a Soldata Berdinaren Nazioarteko Eguna dela eta.

Almudena Fontecha UGTko Berdintasun idazkariak esan duenez, "soldata gutxiagok eta eskubide gutxiagok ezberdintasun gehiago eta hazkuntza ekonomiko gutxiago eragiten dute", horregatik "berdintasun aukeretan inbertitzea ongizate sozialean inbertitzea" dela nabarmendu du, "PPren Gobernua egiten ari ez den zerbait" gaineratu du.

Fontechak esan duenez, Espinian soldaten ordainsarien ezberdintasuna gizonezkoen eta emakumezkoen artea azken urteetan ez da ia aldatu eta soldaten ezberdintasun maila % 22,55ekoa dela gaineratu du, 2010 urteari dagozkion Soldaten Egituraren Inkestaren arabera.

Halaber, soldataren arteko ezberdintasunik nabarmenenak sektore pribatuan ematen direla adierazi du, eta publikoan denaren bikoitza dela gaineratu du (% 28,25 %12,34ren aurrean), horrez gain, aldea handiagoa da herrialde batzuetan besteetan baino. Eurostaten datuen arabera, Alemiak Europar Batasuneko aldea gainditzen du, % 16,2an dagoelako. Aldiz, Portugal eta Italia batez bestekoaren oso azpitik daudela adierazi du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Mundu matxista Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Gutxieneko soldata