Gizartea -

Hezkuntza Saila

Jaurlaritzak eskumenak 'defendatuko' ditu Werten erreformaren aurrean

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ditu legegintzaldi honetako helburu eta irizpide nagusiak.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. EITB
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. EITB
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ohartarazi du Eusko Jaurlaritzaren eskumenak "defendatuko" dituela Jose Ignacio Wert ministroaren hezkuntza erreformari aurre egiteko, eta euskal hezkuntza sistemarekiko "errespetua" izateko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Uriartek agerraldia egin du Legebiltzarreko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Batzordean, eta hezkuntza sistema "eleanitzaren" aldeko apustua egin du euskararen eta gazteleraren arteko "oreka" sozial handiagoa lortzeko.

Espainiako Gobernuaren Hezkuntza erreforma izan du hizpide, izan ere, Jaurlaritzak errefusatu egin du erreforma, eskumenak urra ditzakeelako eta euskara bigarren mailan uzten duelakoan.

Hezkuntza sailburuak berretsi du Jaurlaritzaren eskumenak "defendatuko" dituela hezkuntza alorrean, euskal autogobernuaren "giltzetako bat" dela iritzita.

''Murrizketek ez dute kalitatean eraginik izango''

Hezkuntza sailburuak onartu du garai zailak bizi ditugula, eta ''aurrekontuan gastuak birdimentsionatu eta lehentasunak berriz aztertu'' beharko dituztela. Hala ere, ''derrigorrezko hezkuntzaren zerbitzu kalitatea bermatuta'' egongo dela ziurtatu du.

Hala, murrizketek ''oinarrizko zerbitzuei'' eragingo ez dietela bermatu du, baina baliteke ''zerbitzu osagarriei'' eragitea. Dena den, ez du azken horren inguruko datu zehatzik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea berriak Eusko Jaurlaritza albisteak Espainia argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024