Gizartea -

Seaskako ikastolak, arriskuan

Hendaiako ikastolari diru-laguntza publikoa debekatu dio Baionak

Berria egunkariaren arabera, Baionako suprefetak 1850. urteko lege bat aintzat hartu du eskola pribatuei diru publikoa ematea debekatuta dagoela adierazteko.

Iparraldeko ikastoletan 3.000 ikasle inguru daude. EITB.
Iparraldeko ikastoletan 3.000 ikasle inguru daude. EITB.
Iparraldeko ikastoletan 3.000 ikasle inguru daude. EITB.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baionako suprefetak Hendaiako ikastolari diru-laguntza publikoa ematea debekatu dio udalari. Erabakia 1850. urteko lege batean oinarrituta dago. Lege horren arabera, ezin zaie eskola pribatuei inolako diru publikorik eman.

Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak Berria egunkariari adierazi dionez, "eraso bortitza da, gerra deklarazioa". Izan ere, Hendaiako ikastolari egoitza txiki geratu zaio eta erakin berria egiteko proiektua mahai gainean dute aspalditik. Suprefetaren erabakiak proiektua kolokan utzi du.

Seaskako ikastolentzat, hil ala bizikoa da laguntza publikoa jasotzea. Gorostiagak azaldu duen bezala, Itsasuko ikastola, adibidez, "osorik ordaindu du udalak". Seaskako zuzendariak, gainera, salaketa zuzena egin du, bere ustez ikastolak laguntzeko debekua suprefetaren gainetik iritsi da, Paueko prefetatik, hain zuzen.

Hendaiako ikastolako arduradunek, erabakiaren kontrako mobilizazioak iragarri dituzte. Astelehenean prentsaurrekoa emango dute erabakiaren inguruko zehaztasunak emateko.

Gorostiagak adierazi duenez, "ezin dugu onartu gure zentro gehienak ixtea", eta iparraldeko ikastola guztiak mobilizazioetan parte hartzeko prest daudela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Iparraldea berriak Baiona Biarritz argazkiak Maule albisteak Donibane Garazi bideoak Hendaia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza Zuberoa azken ordukoa Nafarroa Behereko azken ordukoa Dirulaguntzak gaur