Gizartea -

Prestigen hondamendia

Alvarez Cascos: 'Prestigek eragindako kaltea saihestezina izan zen'

Horren iritziz, ontzia urruntzea ez zen beste edozein erabakik "ondorio larriagoak" izango lituzke.

Francisco Alvarez Cascos Sustapen ministro ohia. EFE
Francisco Alvarez Cascos Sustapen ministro ohia.
Francisco Alvarez Cascos Sustapen ministro ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Prestige petrolio-ontziak eragindako kalteak saihestezinak izan zirela esan du Francisco Alvarez Cascos Sustapen ministro ohiak. Halaber, 2002ko azaroan Galiziako kostaren parean gertaturiko istripuan Espainiako itsasaldeko agintariek harturiko erabakiak defendatu ditu.

Lekuko gisa deklaratu du Alvarez Cascosek Coruñako Auzitegian, bertan epaitzen baitira Prestigek ingurugiroan eragindako kalteak; Espainiako historian inoiz gertatu den ingurumen-hondamendi handiena.

Horren iritziz, ontzia urruntzea ez zen beste edozein erabakik ondorio "larriagoak" eragingo lituzke, isuria kutsakorra izan arren. Denera, 66.000 tona fuel iritsi ziren Galiziako eta Kantauriar isurialdeko kostetara.

Sustapen ministro ohiaren arabera Prestigen krisiaren kudeaketan, Itsas Istripu Kutsakorren Plan Nazionala jarri zuten martxan, eta bertan, erabakiak hartzeko katea erabat "hierarkizatuta" dagoela azaldu du.

Plan hori aipatu du behin eta berriro epaiketan eta "protokoloak jarraituz jokatu" zela berretsi du; kontrakoa dio, ordea, Mare Shipping ontziaren jabeak. Helburua, "pertsonen eta ingurugiroaren segurtasuna babestea" zela berretsi du.

Bestalde, "ministro batek erabaki teknikoak hartu behar ez bazituen, ez zuen zentzurik niri erabaki teknikoen inguruan galderak egitea", adierazi du "Nunca Mais" taldearen abokatuak krisi erdian ehizan egoteagatik galdetu dionean.

Sustapen ministroa ez da inoiz 2002ko azaroaren 13an Galiziako kosta parean gertatu zen hondamendiaren auzian inputatuta egon.

Hala ere, erabakiak hartzen egon zen beste agintari batzuek bezala, hondamendiaren ostean egon ziren mobilizazioen pankartetan azaldu zen horren irudia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua albisteak Espainia albisteak Epaiketak bideoak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Euskadiko kutsadura gaur