Gizartea -

Polemika

Oñatiko atez atekoaren aurkako plataformak ez du mehatxurik jaso

Plataformak atzo “errepresaliengatik” desegitea iragarriz zabaldutako oharra “era interesatuan” erabili izana salatu du.

Oñatiko atez atekoaren aurkako plataformak ez duela mehatxurik jaso dio. EITB
Oñatiko atez atekoaren aurkako plataformak ez du mehatxurik jaso
Atez ateko zabor bilketaren kontrako plataforma desegin da, Oñatin

1:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oñatiko atez atekoaren aurkako plataformak mehatxuak jaso izana zioen informazioaren aurrean, taldeak ukatu egin ditu ekintza horiek eta atzo zabaldutako oharra (desegitea iragartzen zuen) "era interesatuan" erabili izana salatu du.

Ateaz atekoaren aurkako plataformak horren berri eman du, Udalarekin (Bildu) batera argitaratutako ohar baten bidez , 15:00etan izandako bileraren ostean.

Mikel Biain alkateak eta Juan Carlos Aranburu plataformako ordezkariak sinatutako oharrean, atez atekoaren aurka daudenak "beste agente batzuk horretaz egin duten erabilerarekin txundituta" daudela azaldu dute, "haien ahotan esan ez dituzten gauzak jarriz".

Bi aldeek nabarmendu dutenez, arratsaldeko bilera "bi aldeetatik errespetuz" mantendu da.

Oñatiko plataformak atzoko oharrean honako hau zioen: bosgarren edukiontzia jartzeko lan egin duten denboran "herriaren zati batek mehatxuei beldur direla eta, gaian gehiago sakontzeko mesfidantza" erakutsi dutela.

PSE-EEk eta PPk gaitzespena eskatu dute

PSE-EEk eta PPk plataformak salatutako mehatxuak gaitzesteko exijitu dio Bilduri.

Iñaki Arriola PSE-EEko idazkari nagusiak komunikatua atera du Oñatin gertatutakoa "onartezina" dela esan eta "kutsu politiko nabarmena" duela adierazteko.

Borja Semper Gipuzkoako PPko presidenteak ere Bilduri "estortsioa" gaitzesteko eskatu dio, bestela, "koakzio onartezin honen atzean daudela, babestu egiten dutela begi onez ikusten dutela" frogatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Gaurko titularrak Oñati bideoak Gaurko azken orduko albistea Hondakinen berrerabilpena