Gizartea -

Eguraldia

Zer da izotz gardena?

Izotz gardena ez da begi bistakoa izaten, eta errepidea bustirik dagoenean eta tenperaturak bat-batean jaisten direnean sortzen da.

Izotza duen errepide bat. EITB
Izotza duen errepide bat. EITB
Zein da izotz zuria eta beltzaren arteko ezberdintasuna?

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Izotz gardena" izenarekin ezagutzen den fenomeno meteorologikoa hotzak eragiten du. Euri tantek errepidea ukitzen dutenean sortzen da, izoztu egiten baitira berehala.

Horrela sortzen den izotza oso arriskutsua izaten da. Izan ere, ikusezina da gidarientzat, errepidearen kolorea hartzen baitu. Horregatik "izotz gardena" izena.

"Izotz gardena" aurrez ikustea oso zaila da, eta badaezpadako neurriak ez dira eraginkorrak izaten. Gatza botatzen da errepidean, baina ez da nahikoa istripuak ekiditeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa 2024 Eguraldia Donostia Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Larrialdi klimatikoa albisteak