Gizartea -

ORAINDIK EZ DIRA BILDU

Bizkaiko gasolindegien greba, ez aurrera ez atzera

Greba mugagabearen bigarren astea hasiko da, eta langileak eta patronala ez dira bildu oraindik.

Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena handituz joan da. Argazkia: Efe
Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena handituz joan da. Argazkia: Efe
Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena handituz joan da. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko gasolindegien greba mugagabeak lehenengo astea egin du, eta, antza denez, oraindik ez da bukatuko, ez baita langileen eta patronalen arteko negoziaziorik egon.

Bizkaian, 114 gasolindegi daude. Horietako hamaikatan, Eroskirenetan eta Lantegi Batuak kooperatibarenetan, ez dute Bizkaiko hitzarmena aplikatzen, eta, hartara, ez dira grebarik egiten ari, eta beste 12k zerbitzu minimoak eskaini behar dituzte.

Grebak erantzun ona izan du lehenengo astean; sindikatuen arabera, % 90eko jarraipena izan du, eta, patronalen arabera, % 70ekoa. Grebalari talde batzuek informazio piketeak egin dituzte, eta ez da inolako arazorik izan.

Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena gero eta handiagoa da, hasieran parte hartu ez zuten hainbat gasolindegi gehitu baitira.

Aitor Amorrek, greba batzordearen buruak, patronalek ez dutela sindikatuekin inongo kontakturik izan jakinarazi du, eta Repsol eta Cepsako patronalak hitzarmenaren berriztatzea ekiditen ari direla salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Grebak gaur Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Lan gatazkak albisteak gaur Erregaiak