Gizartea -
Erreforma
ERCk, Werti: 'Zer egingo duzu, ikasgeletan guardia zibilak jarri?'
Oposizioak gogor kritikatu du Wert ministroak aurkeztutako hezkuntza erreforma.
Erredakzioa
Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak esan duenez, hezkuntza erreformarako aurreproiektuak "autonomia estatutuak" eta hezkuntza ereduak errespetatzen ditu. Hortaz, Arantza Tapia EAJren diputatuak "hezkuntza-aurreproiektuaren itzulpen oker bat" duela uste duela esan du.
Kongresuko Osoko Bilkuran, hezkuntza sistemak euskal herritarrei euskarazko eta gaztelaniazko komunikazio-eskumenak bermatzen dituen galdetu dio Tapiak Wert ministroari.
Hezkuntza ministroak "aurreproiektua elkarrekin irakurtzea" proposatu dio EAJren diputatuari eta, horrela, "uste duzuna baino gehiago bat gatozela ikusiko duzu", esan dio Wertek.
Aurreproiektuak familiei aukeratzeko tartea ematen diela uste du; izan ere, beraiek dira "A, B edo C ereduari buruz azken hitza dutenak".
Hori dela eta, Hezkuntza ministroaren aburuz, "gurasoen aukeratzeko askatasuna eta Gobernuak hizkuntza-normalizazioaren esparruan izan ditzakeen eta zilegi zaizkion asmoak errespetatzen ditu".
EAJren diputatuaren aburuz, erreforma ideología egiteko eta Espainiako hezkuntza eredua bateratzeko aitzakia besterik ez da. Gainera, ministroaren jarrera "erasotzailea" dela eta katalana eta euskara "kaskarkeria" bihurtzen dituela esan du.
Frances Valles diputatu sozialistari erreformak Katalunian izango duen eraginari buruz erantzun dionean, Wertek diputatuak "testu errazak" irakurtzeko duen gaitasuna ere zalantzan jarri du.
Kataluniarako "formula berri bat" negoziatu
Gaztelania ez baztertzea eta Auzitegi Konstituzionalaren agindua betetzea bermatuko duen kantalanezko hezkuntza bultzatzeko "formula berri bat" negoziatzea proposatu dio Wertek CiUri.
Hori dela eta, aurreproiektuari eraginkortasuna emango dion mekanismo bat topatzeko, Hezkuntza ministroak Josep Antoni Duran i Lleida CiUk Kongresuan duen bozeramaileari "aurreiritzirik gabe" negoziatzea eskatu dio. Wertek esan duenez, formula "libre eta eraginkorra" izango da.
Duranek ez dio proposamenari erantzun, baina hezkuntza alorrean aurre egingo diotela eta gaia "politikoa" dela esan dio ministroari: izan ere, Gobernuak agintzeko CiUren laguntza behar izan zuenean "ez zuen sistema zalantzan jarri".
ERCk, Werti: Guardia zibilak jarriko al dituzu ikasgeletan?
Eztabaida pil-pilean jarri da Alfred Bosch ERCko diputatuak hitza hartu duenean.
Diputatuak katalanerazko eskola "zergatik" hautsi nahi duen galdetu dio Wert ministroari, eta ez duela gizarte kataluniarra zatitzea lortuko ohartarazi dio.
Halaber, ERCk ez duela erreforma beteko aurreratu du. "Ez gaituzu mugituko, ez dugu beteko [erreforma]. Zer egingo duzu, guardia zibilak jarri ikasgeletan?", galdegin dio.
Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak esan duenez, hezkuntza erreformarako aurreproiektuak "autonomia estatutuak" eta hezkuntza ereduak errespetatzen ditu. Hortaz, Arantza Tapia EAJren diputatuak "hezkuntza-aurreproiektuaren itzulpen oker bat" duela uste duela esan du.Kongresuko Osoko Bilkuran, hezkuntza sistemak euskal herritarrei euskarazko eta gaztelaniazko komunikazio-eskumenak bermatzen dituen galdetu dio Tapiak Wert ministroari.Hezkuntza ministroak "aurreproiektua elkarrekin irakurtzea" proposatu dio EAJren diputatuari eta, horrela, "uste duzuna baino gehiago bat gatozela ikusiko duzu", esan dio Wertek.Aurreproiektuak familiei aukeratzeko tartea ematen diela uste du; izan ere, beraiek dira "A, B edo C ereduari buruz azken hitza dutenak".Hori dela eta, Hezkuntza ministroaren aburuz, "gurasoen aukeratzeko askatasuna eta Gobernuak hizkuntza-normalizazioaren esparruan izan ditzakeen eta zilegi zaizkion asmoak errespetatzen ditu".EAJren diputatuaren aburuz, erreforma ideología egiteko eta Espainiako hezkuntza eredua bateratzeko aitzakia besterik ez da. Gainera, ministroaren jarrera "erasotzailea" dela eta katalana eta euskara "kaskarkeria" bihurtzen dituela esan du. Frances Valles diputatu sozialistari erreformak Katalunian izango duen eraginari buruz erantzun dionean, Wertek diputatuak "testu errazak" irakurtzeko duen gaitasuna ere zalantzan jarri du.Kataluniarako "formula berri bat" negoziatuGaztelania ez baztertzea eta Auzitegi Konstituzionalaren agindua betetzea bermatuko duen kantalanezko hezkuntza bultzatzeko "formula berri bat" negoziatzea proposatu dio Wertek CiUri.Hori dela eta, aurreproiektuari eraginkortasuna emango dion mekanismo bat topatzeko, Hezkuntza ministroak Josep Antoni Duran i Lleida CiUk Kongresuan duen bozeramaileari "aurreiritzirik gabe" negoziatzea eskatu dio. Wertek esan duenez, formula "libre eta eraginkorra" izango da. Duranek ez dio proposamenari erantzun, baina hezkuntza alorrean aurre egingo diotela eta gaia "politikoa" dela esan dio ministroari: izan ere, Gobernuak agintzeko CiUren laguntza behar izan zuenean "ez zuen sistema zalantzan jarri".ERCk, Werti: Guardia zibilak jarriko al dituzu ikasgeletan?Eztabaida pil-pilean jarri da Alfred Bosch ERCko diputatuak hitza hartu duenean.Diputatuak katalanerazko eskola "zergatik" hautsi nahi duen galdetu dio Wert ministroari, eta ez duela gizarte kataluniarra zatitzea lortuko ohartarazi dio.Halaber, ERCk ez duela erreforma beteko aurreratu du. "Ez gaituzu mugituko, ez dugu beteko [erreforma]. Zer egingo duzu, guardia zibilak jarri ikasgeletan?", galdegin dio.