Etxegabetzeak -
Etxegabetzeak
Etxegabetzeak % 1,2 jaitsi dira Euskadin bigarren hiruhilekoan
Hiru lurraldeetan 331 kaleratze egin zituzten. Kopururik altuena Bizkaian izan zen, zehazki, 202 etxegabetze.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Etxegabetzeak % 1,2 jaitsi ziren EAEn urteko bigarren hiruhilekoan. Guztira, 331 kaleratze izan ziren denbora tarte horretan. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) argitaratutako datuen arabera, zenbatekorik altuena Bizkaian izan zen; lurralde horretan, 202 kaleratze kudeatu zituzten.
Araban ere, kaleratzeen ehunekoak behera egin zuen. 64 utzarazpen egin zituzten, aurreko hiruhilekoan baino % 7,2 gutxiago. Gipuzkoan, aldiz, etxegabetzeek gora egin zuten. 65 prozesu izan ziren, aurreko tartean baino % 4,8 gehiago.
Estatuari dagokionez, azken hiruhileko horretan 17.152 kaleratze egon ziren. Aurreko lau hiruhilekoetan jaitsierak eduki ondoren, % 1,7ko igoera izan zen. BJKNk zehazten duenaren arabera, Estatuko igoera hori Hiri-errentamenduen Legearen ondorioz egindako % 6,1ko igoerak eragin du.
Etxegabetze gehien Katalunian egin zituzten. Erkidego horretan, 4.170 utzarazpen egin zituzten, Estatuan egindako guztien % 24,3. Andaluzian, 2.718 izan ziren; Valentzian, 2.245; eta Madrilen, 1.878.