Etxegabetzeak -

ARABA

Etxegabetze bat geldiarazi dute Gasteizen

Familiaren ahultasun egoera aintzat hartu eta etxegabetzea 'sine die' atzeratzea erabaki dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko familia baten etxe kaleratzea sine die atzeratu dute gaur goizean, etxebizitza alternatiborik ez zuten bi adingabe tartean zeudelako.

Kaleratzeak Gauzatzeko Gasteizko Zerbitzuak aintzat hartu du familiaren helegitea eta, oraingoz, lau kidez osatutako familiak (tartean, bi adingabe) bertan jarraitu ahal izango du. Hasiera batean, kaleratzea 11:00etarako zegoen iragarrita.

Etxebizitzaren jabeek atzo jakin ahal izan zutenez, uztailetik zegoen jarrita kaleratzeko eguna. Familiako kideak Gasteizko Justizia Jauregira joan dira goizean, etxegabetzea geldiaraztea eskatzeko, bestelako alternatibarik ez duten bi adin txikiko bertan bizi direla argudiatuta.

Kaleratzeak STOP elkarteko iturriek azaldu dutenez, 2013an Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek ahultasun kasuetarako sinatutako konbenioan oinarritu da kaleratzea atzeratzeko.

Gaurkoa, Valentin Foronda zidorra kaleko etxegabetzea atzeratzen duten seigarren aldia izan da.

Kaleratzeak STOP elkartearen esanetan, aipaturiko familia horrek hipoteka ordaintzeko arazoak izan ditu une jakin batean, eta mailegatzaile partikular batengana jo zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Kaleratzeak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gasteiz albisteak Albisteak Etxebizitza