Etxegabetzeak -
2013ko datuak
68 familia babestutako etxebizitzatatik bota dituzte 2013an, EAEn
Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak etxegabetzeen inguruko datuak xehetuta bidali dizkio, idatziz, Nerea Llanos PPko legebiltzarkideari.
Erredakzioa
68 familia babestutako beren etxebizitzatatik bota dituzte 2013an Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzak zabaldutako datuen arabera.
Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak idatziz erantzun dio Nerea Llanos legebiltzarkide popularrak etxegabetzeez egindako galderari.
Aburtok idatzi horretan azaldu duenez, EAEko etxebizitza publikoen jabetza banatuta dago Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren, Alokabide sozietate publikoaren eta Bizigune programaren artean.
Horren esanetan, berak zuzentzen duen sailak 18 familia etxegabetzeko izapideak egin ditu, baina azkenean bi bakarrik gauzatu dira, biak ere, Bilbon.
Alokabideren kasuan, 35 familia bota dituzte beren etxetik, 32 kasutan ez ordaintzeagatik eta beste hiru kasuetan alokairu kontratua bukatu zitzaielako.
Azkenik, Biziguneren baitako etxebizitzak kontuan hartuta, 38 familia bota dituzte beren etxetik, 34 kasutan jabeek ordaintzen ez zutelako eta lautan epea amaitu zitzaielako.